Santixabel Eguna gaur, Usurbilen jai

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 2a, 08:50


Erosketak egiteaz ahaztu asteazken honetan, dendak itxita baitaude. Udal zerbitzuetan ere etena gaur, uztailaren bigarren hau Santixabel Eguna baita. Udala, Kiroldegia, liburutegia, Potxoenea... itxita asteazken honetan. Bus-taxi zerbitzurik ez da izango. Adi, Udajolasik ere ez baita izango ez asteazken ezta ostegun honetan. Gaur Santixabel Eguna delako eta Haurren Eguna ospatuko baita bihar. Oiardo Kiroldegia ere itxita datozen bi egunotan.

 Bestalde, gogoan izan, indarrean dela udako ordutegia, herriko zerbitzu gune guztiotan:

-Oiardo Kiroldegia, uztaila eta abuztuan:
Lan egunetan: 7:00-13:00 eta 17:00-21:00.
Larunbatetan: 9:00-13:00.
Igande eta jai egunetan: 9:00-13:00.
Itxiera egunak: uztailak 2, 3 eta abuztuak 1-24 artean.

-Garbigunea, uztailaren 15etik irailaren 15era:
Astelehenetik ostiralera: 10:15-14:00. Arratsaldetan itxita.
Larunbatetan: 9:00-13:30.

-Sutegi udal liburutegia, irailaren 7ra arte:
Astelehenetik ostiralera: 9:30-14:00.
Larunbatetan: itxita.

-Bus taxia:
Uztailean: 07:30etatik 08:30etara, 10:30etatik 11:30etara eta 13:00etik 14:00etara. Arratsaldeetan zerbitzurik ez. Uztailaren 2an, 25ean eta 31n jai.
Abuztuan: zerbitzurik ez.
Oharra: irailaren 1etik aurrera bus-taxia berriz martxan, ohiok ordutegian.

-KzGunea, uztailean:
Uztailean: 9:00-13:00.
Abuztuan: itxita.