Eskupilota txapelketako finalak jokatuko dira ohi bezala, Santixabel Egun honetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera frontoian. Ia bikote guztietan usurbildarrak, finalisten artean:
Galarraga (Albiztur)-Iker Zinkunegi (Usurbil)
Bengoetxea (Usurbil)-Altuna (Hernani)
Yoldi (Iruñea)-Landiribar (Iruñea)
Onsalo (Areso)-Arruti (Usurbil)
Kirol agenda zabala jaietan
Santixabeletarako kirol hitzordu ugari igandera arte. Apuntatu zuen agendan:
Uztailak 2, asteazkena
16:00 Mus txapelketa Askatasuna plazan.
18:00 Esku Pilota Txapelketako finalak.
Uztailak 5, larunbata
11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera, Mikel Laboa plazatik.
16:00 IX. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).
18:30 Herri kirolak: aizkolariak. 2. mailako txapelketako finala.
Uztailak 6, igandea
11:00 Ur bataioa Oiardo Kiroldegian.
16:30-18:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia.
18:30 Herri-kirolak:
-Harri-jasotzaileak: Gipuzkoako harri txikien txapelketako finala.
-Idi dema: Telleria eta Olasagasti.