Eguraldi txarra tarteko, soka-dantza, lore eta salda banaketa frontoian

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 2a, 09:10

Santixabel egun honetan ospatuko da tradizionala dugun soka-dantza; uztailaren 2an, eguerdiko 12:00etan, frontoian. Eta ez iragarri bezala, udaletxe aurreko plazan, euria gogotik ari baitu. Amaiera bidean den legegintzaldi honetan udal ordezkari izan direnek, oraingoan preso ohiak gonbidatu dituzte dantzara. Gogoan izan, jaioterritik urrun urte mordoa eman duten hiru herritar aske geratu dira amaitzear dugun ikasturte honetan; Jokin Errasti, Ramon Uribe eta Patxi Segurola. 

Zinegotziekin dantza egingo duten preso ohiek, Dantza Taldekoen lekukoa hartuko dute. Iaz dantzakoak gonbidatu baitzituzten Santixabel eguneko hitzordu berezi honetara.

Lore eta salda banaketa
Dantza saioa amaituta, ez mugitu frontoi ingurutik. Ekitaldia amaitu ostean, loreak eta salda ere gune berean banatuko dira. 

Arratsaldean, musa, erromeria Imuntzo eta Belokirekin, edota pilota partidak:

Uztailak 2, asteazkena
9:00 Esnadeia txistulariekin.
12:00 Soka-dantza udaletxe aurrean.
Jarraian, lore eta salda banaketa udaletxe aurrean.

16:00 Mus txapelketa Askatasuna plazan.
18:00 Esku Pilota Txapelketako finalak.
18:00 Erraldoi eta buruhandiak Burrunbazale Txarangarekin.
18:30 Trikitilarien kalejira.
19:00 Imuntzo eta Belokirekin erromeria Askatasuna plazan.

Uztailak 3, osteguna
10:00 Umeen Eguneko dantzarekin ginkanaren hasiera.
10:30-13:00 Ludoteka: Puzgarriak Dema plazan. Eguraldi txarra balitz, Oiardo Kiroldegian.
11:00-13:00 Jokoak frontoian.
Ondoren, erraldoi eta buruhandiak trikitilariekin.
14:00 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian (norberak ekarrita).
15:30-17:30 Pottokak Artzabalen.
15:30-17:30 Ludoteka: Puzgarriak Dema plazan.
17:00 Frontoian, Irrien Lagunekin “Arrantzara dantzan”.
18:00 Txokolate jana frontoian.
Ondoren, buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
19:00 Paella txapelketa eta dastaketa afaria txosnetan.
22:00 Bertso musikatuen emanaldia Askatasuna plazan: 
-Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Jokin Labaien eta Egoitz Zelaia.
-Musikariak: Eneko Sierra (Sasofoia), Ixak Arruti (Kitarra), Antton Aranburu (Kitarra) eta Gari Otamendi (Bibolina).

Uztailak 4, ostirala
10:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da).
11:00 Toka Txapelketa Artzabalgo egoitzan.
12:30 Gazte Eguneko trikipoteoa txosnetan.
13:00 Pintura lehiaketako sari-banaketa.
14:00 Gazte bazkaria.
16:30 Santixabel Igel Jokoa Artzabalgo egoitzan.
17:30 Gazte jokoak herrian zehar, elektrotxarangaz lagundurik.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
21:30 Herri-afaria txosnetan.
23:00 Kontzertuak frontoian: Arto Bixar, Arcada Social, Kashbad eta McOnak taldeen eskutik.
00:00-03:30 Drogen kontsumo arduratsua sustatzeko postua, Askatasuna plazatik Dema plazarako pasabidean.
03:00 Musika txosnetan, Zuterpoint-en eskutik.

Uztailak 5, larunbata
11:00
 Haurrentzako BTT bizikleta irteera, Mikel Laboa plazatik.
12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira, Kuxkuxtu txarangak lagunduta.
14:00 Kantu Zikiro-jana Askatasuna plazan, Kuxkuxturekin.
16:00 IX. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).
18:30 Erraldoi eta buruhandiak Burrunbazale Txarangarekin.
18:30 Herri kirolak: aizkolariak. 2. mailako txapelketako finala.
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Askatasuna plazan.
22:30 Bertso-saioa frontoian: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi. Gai-jartzailea: Unai Elizasu. Amaieran, Santixabeletako XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa.
01:00 Boston Jai taldearekin dantzaldia frontoian.
01:00 Bertsio gaua Askatasuna plazan.

Uztailak 6, igandea
09:00
 Esnadeia txistulariekin.
11:00 Ur bataioa Oiardo Kiroldegian.
11:30 Umeentzat jokoak Askatasuna plazan.
11:30 Zanpantzarrak.
12:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
12:30 Suziri umoretsua Munalurrako plazan, Mikel Elexpe eta bere taldearen eskutik.
13:00 Herriko dantzarien emanaldia.
14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.
16:30-18:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
18:30 Herri-kirolak: 
-Harri-jasotzaileak: Gipuzkoako harri TXIKIEN txapelketako finala.
-Idi dema: Telleria eta Olasagasti.
19:30 Patata-tortilla lehiaketa.
20:00 Kontzertu akustikoa txosnetan: Pelax eta Cawboy Orchestra.
23:00 Maskota erretzea eta traka Artzabalgo frontoian.
23:30 Anai Arrebak taldekoen kontzertua Askatasuna plazan.

Oharrak: 
-Zirriborro tailerrekoen eta Labore taldekoen lanak ikusgai, Sutegiko aretoan. Egunero, 11:00-13:00 artean eta 18:00-20:00 artean.
-Zapi koadrodun urdina janzteko deia.