Milaka eta milaka kilometro egin behar izaten dituzte astero hainbat euskal herritarrek, kartzeletara bertaratu eta preso dituzten senideak bisitatzeko. Sakabanaketaren ondorio guztia. Bai presoek eta euren hurbilekoek pairatu beharra izaten segitzen duten errealitate gordinaren salaketa, presente izango dugu egunero, hasi berri diren jaiotan. Frontoira gerturatzen bazarate begiratu gorantz, atzotik zintzilik dugu Santixabeletako maskota; autoz goazenean, errepide bazterretik zenbateko distantzia egiten ari garen gogorarazten digun kilometro puntua. Euskal presoen senideek egin behar izaten dituzten milaka kilometroen irudi. Astelehenean jartzekoak ziren arren, arazo tekniko batzuk tarteko, atzo zintzilikatu zuten, igandera arte Santixabeletako zaindari lanak egingo dituen irudia.
Azken traka, Artzabalen
Santixabelak amaitu arte egongo da "kilometro puntua" frontoitik zintzilik. Azken traka ospatu arte. Adi, lekuz aldatu baitute, dantza eta ikuskizuna nahasten dituen jaietako azken ekitaldia. Orain arte Dema plazan ospatu den arren, aurten Artzabalgo frontoian emango zaie amaiera 2014ko Santixabelei. Igande gaueko 23:00etan.