Soka-dantza, elkartasun ikur

Noaua Aldizkaria 2014ko uztailaren 2a

Errepresioak baditu milaka aurpegi. Azken hamarkadetako gatazka politikoak hainbat herritarrengan eragin du, kasu batzuetan, modu larrian. Preso politiko ohiak, espetxean jarraitzen dutenen senideak, Egunkaria auziarengatik atxilotutakoak, 18/98 auziarengatik espetxean egondakoak, iheslariak... Horiek guztiak ordezkatuak egon dira aurtengo soka-dantzan. Hauekin batera, udal korporazioko kideen senideak eta lagunak ere batu dira dantza saiora. Bideo honetan laburbildu dugu aurtengo soka-dantzak eman duena. Euriarengatik, frontoian egin behar izan da. Ez du hainbeste luzitu baina jendeak erruz eskertu du aterpea.