Santixabel Eguna ere, dantza batean joan zaigu

Herriko tritikilariek eskainitako emanaldiarekin lehenik, Imuntzo eta Belokirekin gero, txosna gunea erromeria plaza handian bihurtu da gaur arratsaldean. Santixabel Eguna dantzan agurtzen dabiltza herritarrak. Bihar arte; Haurren Eguna ostegun honetan.

Uztailak 3, osteguna
10:00 Umeen Eguneko dantzarekin ginkanaren hasiera.
10:30-13:00 Ludoteka: Puzgarriak Dema plazan. Eguraldi txarra balitz, Oiardo Kiroldegian.
11:00-13:00 Jokoak frontoian.
Ondoren, erraldoi eta buruhandiak trikitilariekin.
14:00 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian (norberak ekarrita).
15:30-17:30 Pottokak Artzabalen.
15:30-17:30 Ludoteka: Puzgarriak Dema plazan.
17:00 Frontoian, Irrien Lagunekin “Arrantzara dantzan”.
18:00 Txokolate jana frontoian.
Ondoren, buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
19:00 Paella txapelketa eta dastaketa afaria txosnetan.
22:00 Bertso musikatuen emanaldia Askatasuna plazan: 
-Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Jokin Labaien eta Egoitz Zelaia.
-Musikariak: Eneko Sierra (Sasofoia), Ixak Arruti (Kitarra), Antton Aranburu (Kitarra) eta Gari Otamendi (Bibolina).