Iazko Santixabeletako patata tortila txapelketako irudietako bat ondoan. Aurten, igande arratsaldean ospatuko da. Baina aurretik, ostegun honetan, paella ederrena egiteko lehia bizia antolatu dute txosnetan. "Txef" onena izatera ausartzen direnek, prestaturikoa afaltzeko aukera izango dute gainera, Askatasuna plazan bertan.
Paella jana, ostiralean ospatuko den Gazte Egunaren bezperan dator. Uztailaren 4a aurten, Gazte Eguna Santixabeletan. Poteoa, bazkaria eta jokoak egun pasako osagaiak:
12:30 Gazte Eguneko trikipoteoa txosnetan.
14:00 Gazte bazkaria.
17:30 Gazte jokoak herrian zehar, elektrotxarangaz lagundurik.
Bazkaritarako txartelak aurrez eskuratu behar
Aitzagan, Txiribogan eta Bordatxon salgai 10 eurotan. Ostiral gaueko 21:30etatik aurrera bestalde, herri-afaria ospatuko da txosna gunean bertan. Otordurako txartelak ere aipatu hiru edaritegiotan daude salgai, 15 euroren truke. 22 eurotan aldiz, larunbateko kantu-zikiro bazkarikoak (12 eurotan ikasle eta langabetuentzat).