Txapelek badute jaberik

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 2a, 20:33

Onsalo (Areso) eta Arruti (Usurbil) nagusitu dira Usurbilgo Pilota Txapelketan. 22-16 gailendu dira, Iruñeko Yoldi eta Landiribarren aurka.
Apirilean hasi ziren kanporaketak eta Santixabel egunean jokatu dira finalak. Frontoia jendez lepo egon da.
Gaztetan, Galarraga (Albiztur)-Zinkunegi (Usurbil) eta Bengoetxea (Usurbil)-Altuna (Hernani) bikoteek jokatu dute finala. Bengoetxea-Altuna nagusitu dira 22-8 emaitzarekin. 
Argazkian, irabazleak eta txapeldunordeak, antolatzaileekin eta udal ordezkariekin.