Etxeko txikien festa egun handia gaur Santixabeletan

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 3a, 14:11

Kaxkoa Santixabeletako haur eta gurasoen eremu bihurtu da ostegun honetan. Frontoia, Udarregi Ikastolako patioa, Oiardo Kiroldegiko pista... Haurrak nonahi ikusi ditugu jolasean primeran pasatzen. Jolasak, puzgarriak, ginkana... eta herritarrez bete den txu-txu trena ere Usurbildik barrena ibili da! 

Kiroldegian ere mugimendu handia puzgarrietan: https://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=H66XHLJOBRg

Haurrek jaietako jabe izaten segiko dute iluntzera arte. Hau hasi besterik ez baita egin. Bazkaritan indarrak bildu eta arratsalde partean ekintza gehiago; txokolate jana, pottokak, Irrien Lagunen ikuskizuna, buruhandiak.... Txikien festa handia uztailaren hirugarren honetan!

15:30-17:30 Pottokak Artzabalen.
15:30-17:30 Ludoteka: Puzgarriak Dema plazan.
17:00 Frontoian, Irrien Lagunekin “Arrantzara dantzan”.
18:00 Txokolate jana frontoian.
Ondoren, buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.