Kashbad, Artobixar, Arcada Social, McOnak eta Zuterpoint, gautxorientzat

Noaua Aldizkaria 2014ko uztailaren 4a


Heldu da jaietako asteburua, eta asteburuarekin, lo orduen gutxitzea, gautxorien joan etorriak, eta kontzertuak. Musika gau bat bestearen atzetik, ostiral honetan hasi eta jaiak amaitu arte. Gaur 23:30etatik aurrera, Arcada Social eta McOnak taldeekin batera, herriko gazte talde bat, Artobixar, eta Euskal Herriko plazetara itzuli berri den beste talde mitiko bat, Kashbad. Denak, frontoiko oholtza gainean, 23:30etatik aurrera. Goizaldean, 3:00ak aldera Zuterpoint txosnetan.

Eta ez dira Usurbila datozen talde bakarrak. Igandera arte, Anai Arrebak edota Boston Jai ere Santixabeletan izango ditugu:

Uztailak 4, ostirala
23:00 Kontzertuak frontoian: Arto Bixar, Arcada Social, Kashbad eta McOnak taldeen eskutik.
03:00 Musika txosnetan, Zuterpoint-en eskutik.

Uztailak 5, larunbata
01:00 Boston Jai taldearekin dantzaldia frontoian.
01:00 Bertsio gaua Askatasuna plazan.

Uztailak 6, igandea
20:00 Kontzertu akustikoa txosnetan: Pelax eta Cawboy Orchestra.
23:30 Anai Arrebak taldekoen kontzertua Askatasuna plazan.