Herri-afarira puntual eta txartelarekin, 21:30etan txosnetan

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 4a, 08:50

Askatasuna plazako aterpea jendez bete ohi duen herri-afaria ospatuko da ostiral gau honetan, 21:30etatik aurrera. Otordurako txartela aurrez erosi beharra dagoela ez ahaztu. Aitzagan, Txiribogan eta Bordatxon dituzue salgai 15 euroren truke. Ez da ordea, astebururako iragarria dagoen otordu bakarra. Kantu-zikiro-bazkaria ospatuko baita larunbatean txosnetan. Hitzordu honetarako txartelak ere aurrez erosi behar dira; 22 eurotan salgai daude aipatu hiru tabernetan (12 eurotan ikasle eta langabetuentzat).

Hona asteburuari begira izango dugu otordu festa:
-Uztailak 4, ostirala: 14:00etan, Gazte Eguneko bazkaria txosnetan. 
21:30 Herri-afaria txosnetan.
-Uztailak 5, larunbata: 14:00etan Askatasuna plazan, kantu-zikiro jana Kuxkuxtu txarangarekin.
-Uztailak 6, igandea: 14:00etan jubilatuen bazkaria Atxega jatetxean. Izen ematea itxita.