Haur festa handia, Artzabalgo hipodromotik frontoiko irrien gunera

Jaietako hirugarren egun hau ere euritan doakigu, baina festa giroa ez doa gainbeheran, alderantziz, etxeko txikienek eta gurasoek alaitu baitute Haurren Egun hau goizean goizetik. Baita bazkalostea ere. Artzabalgo belazea hipodromo txiki batean bihurtu da eta frontoia Irrien Lagunen eremu. Ondoko argazkiak horren erakusgarri. Artean, txu-txu trenak indarrik galdu gabe jarraitzen du Kaxkoan gora eta behera, bidaiariz betea. Aterpean nahiz zelaian, Santixabelek eguraldi gris honen gainetik egoten jarraitzen dute jaien hirugarren egunean.

Askari gozorako ilara luzeak
Irrien Lagunen ikuskizuna amaitu ostean, Sutegi atarian hasi eta Mikel Laboa alderik alde zeharkatzeraino luzatu da, txokolate gozoa dastatzera hurbildu den jende ilara. Ilara luzea sortu da. Goizetik, Haurren Eguneko antolakuntza lanetan dabilen guraso taldeak gogor aritu behar izan du lanean, inor askaririk gabe ez geratzeko. Sutegi ataria izan da, arratsaldeko puntu gozoa; gaurko freskurarekin txokolate bero askoa banatzen ari diren gunea.