Erabakitze eskubideak bere txokoa du Santixabeletan, gerturatu frontoi ondora

Noaua Aldizkaria 2014ko uztailaren 3a



Iragarritakoa bete du Gure Esku Dago Usurbilek. Erabakitze eskubideak bere txokoa du jada jaietan. Gerturatu frontoi ondora eta topo egingo duzue, ekainaren 8ko giza-kate egun historiko hura gogoraraziko dizuen mural handiarekin. 900 herritar baino gehiagok, erabakitze eskubidearen alde elkarri eskua eman zioten duela hilabeteko igande hartako irudi handi batekin. Giza-kate amaieran, Uharte-Arakileko plazan ateratako argazki erraldoiarekin. Gerturatu eta oroitu egun historiko hura. Gehiago etorriko dira eta. Irakurri bestela, muralaren goialdeko hitzak; "Udazkenean hurrengo urratsa". Adi beraz, uda ostean datorrenari.