Sukaldari trebeak ditugu Usurbilen, mundialak paella prestatzen

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 4a, 12:23

Gose bazarete, ez irakurri ondoko albiste hau, eta ez ireki, berri honi atxikia dagoen bideoa. Ziur, muturra bideoan bertan sartzeko gogoa sartuko zaizuela eta. Atzo arratsaldean ospatu zen paella txapelketa txosnetan, eta ziurtatu dezakegu, itxura eta paellei zerien usaina bikaina zela. Partaide asko bildu zituen hitzorduak. Gazte koadrilak gehienean, paella sukaldatu eta segidan, Askatasuna plazako estalpean bertan afaltzeko gerturatuak. Usurbilen sukaldari bikainak ditugula jabetzeko balio izan zigun hitzorduak.