Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko Zubietako zentro berria, 2015a amaitzerako prest

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 4a, 14:45


Hala iragarri dute Gipuzkoako Foru Aldunditik. Azaroan, lanak esleitzekoa da Diputazioa, eta Gipuzkoako hondakinen zentroa izango den Zubietako azpiegitura berria prest egongo omen da, 2015. urtea amaitu baino lehen. Gune berri honen eraikitze eta hornitze lanen aurrekontua 60 milioi eurotakoa izango da. Errauskailua baino askoz merkeagoa. Aldunditik zehaztu dutenez, eraiki izan balitz, errauste plantak 223 milioi euroko kostua izango zuen. Zubietan kokatuko den azpiegitura berria beraz, 163 milioi euro gutxiago kostako da. Honez gain, 54 lanpostu sortuko ditu.

Zubietako gunea, "hondakinak kudeatzeko sarearen bizkarrezurra" izango da Aldunditik berri eman dutenez. Alemaniako Haase Enviromental Consulting (HEC) etxeak diseinaturiko Gipuzkoako hondakinen zentro berriaren ezaugarri nagusiak segidan. Tratamendu Mekaniko Biologikorako planta bat eraikitzera doaz, 13.000 tona ontzi arin tratatzeko eta 20.000 tona organiko konpostatzeko aukera ere emango duena. "Prozesu mekaniko biologikoan, materiari gasa eta likidoa kenduko zaizkio, eta beraz, bolumen handia galduko du: ia heren bat. Prozesu mekaniko biologikoaren ondoren, materia horretatik zati bat birziklatu egingo da, eta beste bat bizigabetu eta ondoren biltegi batera eramango da", zehaztu dute Diputaziotik.

Zubietan kokatuko den azpiegitura berriaren inguruko informazio gehiago, hemen: Gipuzkoako Hondakinen Zentroa, Zubietan