Gazte gara gazte, Santixabeletako laugarren jai egunean

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 4a, 15:32

Gazte Eguna Santixabeletako ostiral honetan, uztailaren 4an, Ernaik, Usurbilgo Gazte Asanbladak eta hainbat gaztek antolatuta. Egitarau parte hartzailea sustatu nahi izan dute elkarlanean, Ernaik, Usurbilgo Gazte Asanbladak eta herriko hainbat gazteek. Denak, ekimeneko parte hartzaile eta antolakuntza lanetan aritu dira. Urtean zehar bideratua duten elkarlanaren isla da ostiral honetako Gazte Eguna, baita txosnetan egunotan burutuko dituzten beste hainbat ekimen ere. 

Gazte Egunari ekiteko, poteoan irten dira trikitilariekin, Askatasuna plazako txosna gunean bazkaldu dute. Elektrotxarangarekin kalejiran abiatu dira gero, Kaxkoan barrena. 

        

        

           

        

        

        

 Uztailak 4, ostirala

21:30 Herri-afaria txosnetan.
23:00 Kontzertuak frontoian: Arto Bixar, Arcada Social, Kashbad eta McOnak taldeen eskutik.
00:00-03:30 Drogen kontsumo arduratsua sustatzeko postua, Askatasuna plazatik Dema plazarako pasabidean.
03:00 Musika txosnetan, Zuterpoint-en eskutik.


Uztailak 5, larunbata

11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera, Mikel Laboa plazatik.
12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira, Kuxkuxtu txarangak lagunduta.
14:00 Kantu Zikiro-jana Askatasuna plazan, Kuxkuxturekin.
16:00 IX. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).
18:30 Erraldoi eta buruhandiak Burrunbazale Txarangarekin.
18:30 Herri kirolak: aizkolariak. 2. mailako txapelketako finala.
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Askatasuna plazan.
22:30 Bertso-saioa frontoian: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi. Gai-jartzailea: Unai Elizasu. Amaieran, Santixabeletako XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa.
01:00 Boston Jai taldearekin dantzaldia frontoian.
01:00 Bertsio gaua Askatasuna plazan.

 

Uztailak 6, igandea
09:00
 Esnadeia txistulariekin.
11:00 Ur bataioa Oiardo Kiroldegian.
11:30 Umeentzat jokoak Askatasuna plazan.
11:30 Zanpantzarrak.
12:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
12:30 Suziri umoretsua Munalurrako plazan, Mikel Elexpe eta bere taldearen eskutik.
13:00 Herriko dantzarien emanaldia.
14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.
16:30-18:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
18:30 Herri-kirolak: 
-Harri-jasotzaileak: Gipuzkoako harri TXIKIEN txapelketako finala.
-Idi dema: Telleria eta Olasagasti.
19:30 Patata-tortilla lehiaketa.
20:00 Kontzertu akustikoa txosnetan: Pelax eta Cawboy Orchestra.
23:00 Maskota erretzea eta traka Artzabalgo frontoian.
23:30 Anai Arrebak taldekoen kontzertua Askatasuna plazan.


Oharrak:
 

-Zirriborro tailerrekoen eta Labore taldekoen lanak ikusgai, Sutegiko aretoan. Egunero, 11:00-13:00 artean eta 18:00-20:00 artean.
-Zapi koadrodun urdina janzteko deia.