Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekitaldiak egun osoz

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 5a, 13:06


Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko eguna dugu larunbat honetan, Santixabeletan. Hasteko kantu-jira. “Udara iritsi zaigu, herriko jaiak ere bai… eta urtero bezala usurbildarrek bere lekutxoa egin diote preso eta iheslarien eskubideen aldeko Santixabeletako kantu-jirari”, antolatzaileen esanetan. Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantu-jira ospatuko da larunbat honetan, uztailaren 5ean, Kantu Taldekoen eskutik. 12:00etan abiatuko da Etxebeste kaletik, Patrinean hamaiketako legea egin ostean eta Urruñako Kuxkuxtu txaranga bidelagun dutela.

Kalez kale ibili ostean, kantu-zikiro bazkaritarako bilduko dira Askatasuna plazan. Gogoan izan, otordurako txartelak aurrez erosi behar dira. 22 eurotan salgai dituzue Bordatxon, Aitzagan eta Txiribogan, 12 eurotan ikasle eta langabetuentzat. “300 pertsonentzako lekua badago, baina laster batean amaitzen dira txartelak… beraz, gogotsu bazabiltza azkar ibili!”, luzatu dute gonbita Kantu Taldetik. Gogoan izan bestalde, preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekitaldia ere antolatu dela larunbat honetarako txosna gunean. Hona hemen beraz, presoen eskubideen alde, gaurko deituak dauden ekitaldiak:
12:00
 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira, Kuxkuxtu txarangak lagunduta eta Etxebeste kaletik abiatuta.

14:00 Kantu Zikiro-bazkaria Askatasuna plazan, Kuxkuxturekin.
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Askatasuna plazan.


Uztailak 5, larunbata
11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera, Mikel Laboa plazatik.
12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira, Kuxkuxtu txarangak lagunduta.
14:00 Kantu Zikiro-jana Askatasuna plazan, Kuxkuxturekin.
16:00 IX. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).
18:30 Erraldoi eta buruhandiak Burrunbazale Txarangarekin.
18:30 Herri kirolak: aizkolariak. 2. mailako txapelketako finala.
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Askatasuna plazan.
22:30 Bertso-saioa frontoian: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi. Gai-jartzailea: Unai Elizasu. Amaieran, Santixabeletako XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa.
01:00 Boston Jai taldearekin dantzaldia frontoian.
01:00 Bertsio gaua Askatasuna plazan.

Uztailak 6, igandea
09:00 Esnadeia txistulariekin.
11:00 Ur bataioa Oiardo Kiroldegian.
11:30 Umeentzat jokoak Askatasuna plazan.
11:30 Zanpantzarrak.
12:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
12:30 Suziri umoretsua Munalurrako plazan, Mikel Elexpe eta bere taldearen eskutik.
13:00 Herriko dantzarien emanaldia.
14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.
16:30-18:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia.
18:30 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
18:30 Herri-kirolak:
-Harri-jasotzaileak: Gipuzkoako harri TXIKIEN txapelketako finala.
-Idi dema: Telleria eta Olasagasti.
19:30 Patata-tortilla lehiaketa.
20:00 Kontzertu akustikoa txosnetan: Pelax eta Cawboy Orchestra.
23:00 Maskota erretzea eta traka Artzabalgo frontoian.
23:30 Anai Arrebak taldekoen kontzertua Askatasuna plazan.


Oharrak:
 
-Zirriborro tailerrekoen eta Labore taldekoen lanak ikusgai, Sutegiko aretoan. Egunero, 11:00-13:00 artean eta 18:00-20:00 artean.
-Zapi koadrodun urdina janzteko deia.