Zanpantzar eta erraldoiek esnatu dute jaietako azken eguna

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 6a, 15:14

Zanpantzar, dultzainero eta erraldoien dantza saioarekin esnatu gara Santixabeletako azken egun honetan. Buruhandiekin batera, Santixabeletako igande goiz hau girotu dute guztiek. Munalurra plazan amaitu da herri erdiguneko kaleak zeharkatu dituen bira. Hitzordua San Ferminen hasiera egunarekin egokitu denez, txupinazo modukoa, suziri umoretsua jaurti dute kalejirako helmugan. Munalurra plaza bete duten herritarrek gainera, Elexpe eta Paulinoren txiste saioaz gozatu eta algara ugari egin dute.

Zanpantzarren kalejira: Zanpantzarrak Santixabeletan