Bertan emango dira Pirinioetako asteburu pasaren inguruko argibide guztiak. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, "Andatza MKT-k ibilbidea aldatu edo bertan behera utzi dezake, eguraldiak, ibilbidearen egoerak edo beste arrazoiren batek horrela eskatuko balu". Gavarnie aldera joango dira mendizaleak. Irteerarako izen ematea itxita dago jada. Hauxe, osatuko duten ibilbidea:
Uztailak 12, larunbata
Goizeko 6:00etan, autobusez Oiardo Kiroldegitik abiatzeko hitzordua. "Pont D’Arrailletik Grange de Holle aterperaino joango gara, Lac des Gloriettes, Estaubeko bailara, Hourquette D’Alans (2.436 mt) eta Gavarnieko herria zeharkatuz". Ostatua, Gavarnieko Grange de Holle aterpetxean, pentsio erdian.
Uztailak 13, igandea
"Autobusak Bujarueloraino (Col de Tentes) eramango gaitu eta Taillón mendira (3.144 mt) igoko gara, Sarradets eta Rolanden bretxatik pasa ondoren".
Irudia: Andatza MKT.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info