Uztailaren 24an hasiko dira Santio festak

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 9a, 12:12

Antolatzaileek aditzera eman dutenez, “aurten, txupinazoan alkatearen agerraldiarekin batera argazki herrikoi erraldoia aterako dugu. Festen hasiera batukadaz alaitua izango da eta horrenbestez, herritar guztiok bertara gerturatzera animatzen zaituztegu jaietako zapiarekin”. Hitzordua, uztailak 24 osteguna, arratsaldeko 18:00etan.

Herri afari eta zikiro janerako txartelak, aldez aurretik eskuratu
Herri Afarirako eta zikiro janerako sarrerak Alamandegin eta Barazarren jarriko dira salgai. Herri afaria uztailaren 24an izango da baina uztailaren 21 arte dago txartelak eskuratzeko epea (helduenak 22 eurotan eta haurrenak 12 eurotan).

Zikiro jana, uztailaren 31n
Zikiro jana uztailaren 31n egingo da, baina uztailaren 26 arte dago txartela eskuratzeko epea (helduenak 22 eurotan, eta haurrenak 14 eurotan). Txartelak eskuratzeko egunak errespetatzeko eskatu dute Jai Batzordetik.

Jubilatuen eguneko bazkaria
Uztailaren 27an igandea, Barazarren. Aldez aurretik deitu beharko da tokia hartzeko (663 584 130 Maialen),  uztailaren 24a baino lehen.