Eskualde mailako udalek eginiko deialdia, bailarako enpresa eta profesionalei zuzendua dago. Diru-laguntzok jaso ditzakete, langabetuak kontratatzen dituztenek:
3.000 euroko gehienezko laguntza, 3 hilabete iraungo duen lanaldi osoko kontratuko.
6.000 euroko gehieneko laguntza, 6 hilabete edo gehiago iraungo duen lanaldi osoko kontratuko.
Bi kasuotan, ez da kontratuaren kostuen %75 baino handiagoa izango.
9.000 euroko gehienezko laguntza, 6 hilabete edo gehiago iraungo duen lanaldi osoko kontratuko.
Kontratazioak, 2015eko ekaina aurretik
Diru-laguntzok jaso nahi dituzten enpresek, Lasarte-Oriako Lanbideko bulegoetan lan eskaintza zehatza aurkeztu eta Lanbidek proposaturiko izen gaien artean egin beharko dute hautaketa. Eskabideak Andoaingo Urigain etxean aurkeztu behar dira.
Informazio gehiago:
Usurbilgo Udala, 943 371 951 (Josune Mujika teknikariarekin).
E-posta: enplegu@usurbil.net
Web orria: usurbil.net (Diru-laguntza deialdi honen oinarri eta eranskinak eskuragarri).