Santixabel Jai Batzordeari garrantzitsua iruditzen zaio "jaien balorazioa egitea ondo egindakoak mantendu eta hobetu beharrekoak bideratzeko". Bilera deitu dute datorren asterako. Uztailak 16 asteazkena, 18:00etan Potxoenean. Hauxe da idatziz igorri duten idatzia.
"Bukatu dira Santixabelak. Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, festa giro aparta izan dugu herrian.
Jai Batzordeari garrantzitsua iruditzen zaio jaien balorazioa egitea ondo egindakoak mantendu eta hobetu beharrekoak bideratzeko.
Hori dela eta, uztailaren 16an (asteazkenean), arratsaldeko 18:00etan Potxoenean egingo den bilerara etortzeko gonbidapena irekia egin du Jai Batzordeak. Santixabel Jaien inguruan iritzia eman nahi duen edonork parte har dezake bilera honetan".