Uda Sutegi Udal Liburutegian: Freskagarriak 2014 eta beste!

Sutegiudalliburutegia 2014ko uzt. 10a, 13:19

[lang_eu]Iritsi da uda! Eta honekin batera, Freskagarriak 2014!. Freskagarriak, bai, urteroko liburu eta ikusentzunezko gomendio bilduma, Buruntzaldeko beste Liburutegiekin elkarlanean udan argitaratzen dugun hori.

Hori eta askoz gehiago aurkituko duzue, uda sasoian ere, Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian. Udako ordutegia berriz, hauxe: ASTELEHENETIK OSTIRALERA, 9:30etatik 14:00etara (Irailak 7a bitarte).

Gogoratu maileguak itzultzeko buzoia ere erabilgarri duzuela. Eta gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, telefonoa ez ezik, sare sozialak ere erabil ditzakezue.

Uda on! [/lang_eu]