Urdaira, sagardoarekin bertsotan

ZaloaArnaizIbarguren 2014ko uzt. 11a, 10:00

Urtero bezala, aurtengo Santixabel jaietan bertso saio bikaina izan genuen herriko frontoian. Bertan izan genituen Andoni Egaña, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi. Gai-jartzailea: Unai Elizasu. Bertso saioaren amaieran  2014ko Santixabeletako Bertsopaper Lehiaketaren lehen hiru irabazleen berri eman zen. Hirugarren sailkatua Iñaki Agirresarobe, bigarrena Beñat Larrañaga eta lehen postuan Antton Aranburu.

Antton Aranburuk idatzitako hamar bertsoak sagardoaren ingurukoak izan ziren, Urdaira, sagardoarekin bertsotan izenburupean. Jarraian Anttonek bertso saioan bertan bertsoak abestu zitueneko unea eta bertsoak idatzita.

Bideoan zarata entzuten da, jaietan eta frontoi inguruan erabateko ixiltasuna lortzea lan zaila ezta? Belarrietako kaskoekin entzutea gomendagarria...