Gavarnie ingurura asteburu pasa Andatzakoekin

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 11a, 10:50



Urtero Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak antolaturiko Pirinioetarako asteburu pasa heldu da. Oraingoan, Gavarnie aldera doaz mendizaleak. Larunbat goizeko 6:00etan abiatuko dira autobusez, Oiardo Kiroldegitik. Irteerarako izen ematea itxita dago jada. Hauxe, osatuko duten ibilbidea:

Uztailak 12, larunbata
Goizeko 6:00etan, autobusez Oiardo Kiroldegitik abiatzeko hitzordua. "Pont D’Arrailletik Grange de Holle aterperaino joango gara, Lac des Gloriettes, Estaubeko bailara, Hourquette D’Alans (2.436 mt) eta Gavarnieko herria zeharkatuz". Ostatua, Gavarnieko Grange de Holle aterpetxean, pentsio erdian.

Uztailak 13, igandea
"Autobusak Bujarueloraino (Col de Tentes) eramango gaitu eta Taillón mendira (3.144 mt) igoko gara, Sarradets eta Rolanden bretxatik pasa ondoren".

Irudia: Andatza MKT.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info