Hezkuntzaren beharraz arituko dira udako eskoletan, 17:00etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2014ko uztailaren 11



Usurbilgo gazte talde batek antolaturiko udako eskolak martxan dira aste hasieraz geroztik. Osasun gaiekin abiatu zuten uztailaren 18ra arte luzatuko diren saioak. Ostiral honetan, hezkuntzaren inguruko mahai-ingurua deitu dute, 17:00etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean; "Hezkuntzaren beharra gaur egun" izenburupean. Udako eskolak doakoak dira, ez dago aurrez izena eman beharrik eta irekiak daude edonorentzat:

Uztailak 11, ostirala
17:00 Mahai-ingurua: “Hezkuntzaren beharra gaur egun”.

Uztailak 14, astelehena
17:00 “Ekonomia rock and rolling”. Hizlaria: Luken Arkarazo. Azken 50 urteotako ekonomiaren bilakaera musikarekin alderatuz.

Uztailak 16, asteazkena
17:00 “Italiako ultraeskuinaren augea”. Hizlaria: Xuban Zubiria.

Uztailak 18, ostirala
17:00 Mahai-ingurua: “Udako Eskolen balorazioa”.

Tokia: Usurbilgo Gaztetxea.
Oharra: saioak libreak eta irekiak izango dira, nahi duen oro gerturatu liteke.
Antolatzaileak: Usurbilgo gazte talde bat.