Datorrena azken NOAUA!, zorion agur eta oharrak astelehenerako

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 11a, 09:00

Besteak beste, Santio, Xanixteban eta Atxegaldeko festen berri emango duen 582. astekariarekin agurtuko dugu ikasturtea. Astebete barru, uztailaren 18an argitaratuko dugu udako oporraldi aurreko azken NOAUA!. Zorion agur edo oharrik baldin baduzue, datorren astelehena, uztailaren 14a baino lehen ekarri egoitzara, erredakzioa@noaua.com helbidera idatzi edo 943 360 321 telefono zenbakira deitu. Irailaren 5ean jasoko duzue opor osteko lehen astekaria.

Bazkidetza kobraketak
Urtero moduan, uztailaren 15etik aurrera hasiko ditugu bazkidetza kobraketak. Kuota, iaz bezala, 36 eurokoa izango da. Kutxa bidez kobraketa egiteko baimena eman badiguzu, bide hori erabiliko dugu aurten ere. Ordainketa eskuz egiten duzuenok NOAUA!ren kontu korrontean sartu beharko duzue dirua edo gure egoitzara ekarri. 

Hauxe da kultur elkarteko kontu korronteko zenbakia: Kutxabank: 2095 5069 04 1061881826. Oraindik NOAUA!ko bazkide ez bazara, orain duzu aukera. Deitu 943 360 321 telefono zenbakira edo idatzi elkartea@noaua.com helbidera.