"Ekonomia rock and rolling" gaurko udako eskolan, 17:00etan Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 14a, 08:40

Usurbilgo gazte talde batek antolaturiko udako eskolen bigarren astean gara. Astelehen honetan, ekonomia kontuak, 17:00etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean; "Ekonomia rock and rolling" izenburupean. Udako eskolak doakoak dira, ez dago aurrez izena eman beharrik eta irekiak daude edonorentzat:

Uztailak 14, astelehena
17:00
“Ekonomia rock and rolling”. Hizlaria: Luken Arkarazo. Azken 50 urteotako ekonomiaren bilakaera musikarekin alderatuz.

Uztailak 16, asteazkena
17:00 “Italiako ultraeskuinaren augea”. Hizlaria: Xuban Zubiria.

Uztailak 18, ostirala
17:00 Mahai-ingurua: “Udako Eskolen balorazioa”.

Tokia: Usurbilgo Gaztetxea.
Oharra: saioak libreak eta irekiak izango dira, nahi duen oro gerturatu liteke.
Antolatzaileak: Usurbilgo gazte talde bat.