Gehienen oporrak amaitzeko, Atxegaldeko festak abuztuko azken asteburuan

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 14a, 08:50


Liburu artera edo lanera itzuli aurretik, ikasturte berria indartsu eta gogo biziz abiatzeko jai giroa Atxegaldeko plazan. Auzoko festak, abuztuaren 29tik 31ra. Ekitaldiren bat edo beste erantsi edo aldatu dezakete datozen asteotan. Gainerakoan, hauxe Jai Batzordeak 2014ko Atxegaldeko festetarako lotu duen egitaraua:

Abuztuak 29, ostirala:
17:30 Herri poteoa txarangarekin.
20:00 Txupinazoa.
Jarraian, txoznen irekiera eta luntx mundiala.
23:00 Kontzertu gaua:
- Juanantzoneko okupak
- Izeberg taldea
- Skasti
- Ingo al deu?

Abuztuak 30, larunbata:
11:00 Umeentzako jokoak eta opari banaketa.
14:00 Herri bazkaria (norberak etxetik ekarria. Edaria, kafea eta postrea batzordearen kontura).
16:00 Mus txapelketa ( 15:30-16:00 izen ematea).
18:30 Haurrentzako antzerkia.
Ondoren, txokolatada.
21:00 Afaria.
Gauean:
- Erromeria Zesuma taldearekin.
- Dj Gude.

Abuztuak 31, igandea:
11:30 Umeentzako toka.
12:30 Helduentzako toka txapelketa. Izen ematea 3 euro, irabazlearentzako saria, 100 euro.
Bitartean, salda eta pintxo banaketa.
17:30 Body Combat saioa.
18:30 Patata tortilla lehiaketa.
19:30 Erromeria Imuntzo ta Belokirekin!
22:30 Azken traka.