Baten faltan urrezko bi domina irabazi ditu Landarbaso abesbatzak, asteburuan Rigan (Letonia) ospatu den mundu mailako txapelketan. Eta nola ez, Oreretako abesbatzan ere ahots usurbildarrak ditugu. Urrezko dominekin pozik asko ageri den argazkiko laukotea; Agurne Alkorta, Iñaki Zugasti, Eli Eizagirre eta Maialen Pagola. Zorionak! Abesbatzen mundu mailako txapelketa jokatu den hiriburua gainera, 2014ko Europako kultur hiriburua ere badugu, 2016an Donostia izango den moduan.