Mikel Laboaren omenez, Gaztetxeak antolaturiko bakarlarien zikloko bigarren gonbidatua ostegunean

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 15a, 13:43

Uztailaren 17an, 21:00etatik aurrera Mikel Laboa plazan, Ri Ta Carreren emanaldia. Gogoan izan, Mikel Laboa handiari gorazarre egin nahi dio Usurbilgo Gaztetxeak uda honetan. Laboak utzitako uztari heldu nahi diote horretarako. Bakarlari gazteak gonbidatuko dituzte ostegun iluntzero Usurbila, Laboaren omeneko plazan emanaldia eskaintzera. Meren izan zen lehen gonbidatua aurreko astean. Ri Ta Carrere ostegun honetan. Saio gehiago astero, uztailaren 31ra arte:

Uztailak 17, osteguna
21:00 Ri Ta Carrere.

Uztailak 24, osteguna
21:00 Isuo Sassia.

Uztailak 31, osteguna
21:00 Beñat Antxustegi.

Tokia: Mikel Laboa plaza.

Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea.