Usurbilgo gazte talde batek antolaturiko udako eskolak azken txanpan dira jada. Asteazken honetan, politika kontuak, 17:00etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean; "Italiako ultraeskuinaren augea" izenburupean. Udako eskolak doakoak dira, ez dago aurrez izena eman beharrik eta irekiak daude edonorentzat:
Uztailak 16, asteazkena
17:00 “Italiako ultraeskuinaren augea”. Hizlaria: Xuban Zubiria.
Uztailak 18, ostirala
17:00 Mahai-ingurua: “Udako Eskolen balorazioa”.
Tokia: Usurbilgo Gaztetxea.
Oharra: saioak libreak eta irekiak izango dira, nahi duen oro gerturatu liteke.
Antolatzaileak: Usurbilgo gazte talde bat.