Santixabelak baloratzeko eta jubenilen futbol taldea osatzeko bilera bana, gaur arratsaldean

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 16a, 09:10


Santixabel Jai Batzordeari garrantzitsua iruditzen zaio "jaien balorazioa egitea ondo egindakoak mantendu eta hobetu beharrekoak bideratzeko". Bilera deitu dute asteazken honetarako, uztailak 16, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Hauxe da idatziz igorri duten idatzia. "Bukatu dira Santixabelak. Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, festa giro aparta izan dugu herrian. Jai Batzordeari garrantzitsua iruditzen zaio jaien balorazioa egitea ondo egindakoak mantendu eta hobetu beharrekoak bideratzeko. Hori dela eta, uztailaren 16an (asteazkenean), arratsaldeko 18:00etan Potxoenean  egingo den bilerara etortzeko gonbidapena irekia egin du Jai Batzordeak. Santixabel Jaien inguruan iritzia eman nahi duen edonork parte har dezake bilera honetan".



Futbolari jubenilei zuzenduriko deialdia
2014-15 denboraldian jubenil mailan futbolean aritu nahi dutenak, gerturatu daitezela asteazken arratsalde honetan, 19:30etan Haranera. Taldeko arduradunek jokatzeko prest dauden lagunen datuak bilduko dituzte.

Hona hemen beraz, asteazken honetarako iragarriak dauden aipatu bi bilera hauen hitzorduak:
18:00 Santixabelak baloratzeko bilera Potxoenean.
19:30 Usurbil FT-ko jubenilen taldea osatzeko bilera Haranen.