Nabarmentzeko datu positiboak berriz ere. Laugarren hilabetez jarraian behera egin du Usurbilgo langabezia-tasak. 338 langabetu zenbatu zituen ekainean, Estatuko Enplegu Zerbitzuak. Maiatzean baino 16 langabetu gutxiago. Beherakada nabarmenena emakumezkoen artean eman da. Maiatzean lanik gabeko 190 lagun zeuden, ekainean 178. Sektoreka, industrian (8 langabetu gutxiago) baina batez ere zerbitzuetan tasa murrizketa handiena. 11 langabetu gutxiago.
Otsailean inoizko langabezia tasa altuena erregistratu ostean (385), azken hilabete hauetan beheranzko bideari eusten dio langabezia-tasak. Lau hilabeteren buruan, 47 langabetu gutxiago ditugu Usurbilen. Beherakada nabarmena baita Buruntzaldean eta Gipuzkoan. Bailaran, 322 langabetu gutxiago hilabeteko tartean, eta Gipuzkoan 2.126 lagun gutxiago lanik gabe.
Lanean, aldi baterako
Kontratazio igoeran eragin dute datu baikor hauek. 368tik 469raino igo da Usurbilen, ekainean erregistraturiko lan kontratu kopurua. Aldatu ez den errealitatea, kontratu gehienak aldi baterako sinatu direla, eta gizonezkoen artean bereziki.
Usurbil: 338. Buruntzaldea: 4.681. Gipuzkoa: 46.044.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 160.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 91.
45 urtetik gora: 64.
Emakumezkoak: 178.
25 urtetik behera: 7.
25-44 urte artean: 94.
45 urtetik gora: 77.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 4.
Industria: 54.
Eraikuntza: 41.
Zerbitzuak: 223.
Aurretik lanik gabe: 16.
Erregistraturiko lan kontratuak
Guztira: 469.
Aldi baterakoak: 419.
Zerbitzuen sektorean: 341.
Sexuaren arabera: 279 lan kontratu gizonezkoenak, 190 emakumezkoenak.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 1.012.
Astigarraga: 331.
Hernani: 1.311.
Lasarte-Oria: 1.331.
Urnieta: 358.
Usurbil: 338.
Guztira: 4.681.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 46.044.