Ri Ta Carrereren emanaldia 21:00etan, Mikel Laboaren omeneko zikloaren baitan

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 17a, 08:50

Mikel Laboa handiari gorazarre egin nahi dio Usurbilgo Gaztetxeak uda honetan. Laboak utzitako uztari heldu nahi diote horretarako. Bakarlari gazteak gonbidatu dituzte Usurbila, Laboaren omeneko plazan emanaldia eskaintzera. Uztaila amaitu artean, ostegunero 21:00etatik aurrera, bakarlarien saioen ziklo berri bat Usurbilen. Lehenengo artista gonbidatua, Meren izan zen. Ostegun honetan, 21:00etatik aurrera Mikel Laboa plazan, Ri Ta Carrere:

Uztailak 17, osteguna
21:00 Ri Ta Carrere.

Uztailak 24, osteguna
21:00 Isuo Sassia.

Uztailak 31, osteguna
21:00 Beñat Antxustegi.

Tokia: Mikel Laboa plaza.

Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea.