Gure Esku Dagok kaleratu duen inkesta betetzeko deia

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 18a, 09:00


Bere jarduera, lanketa hobetu nahi dute eta horretarako herritarren laguntza eskatu dute. Bost galderez osaturiko inkesta bat prestatu eta kaleratu du Usurbilgo Gure Esku Dagok. Etxez etxe banatu dute galdetegia. Erabakitze eskubidearen aldeko herri mugimenduak orain arte eginiko lana baloratu, mugimendua bera nola mantendu edo indartu, edo erabakitze eskubidea gauzatzeko zer pauso eman daitezkeen, gaion inguruan usurbildarrek duten iritzia jakin nahi dute. 

Galderak erantzun eta banatu duten inkesta orria, Laurok edo Lizardi liburu dendatan jarri dituzten kutxetan sartzeko gonbita luzatu du Gure Esku Dagok. Uztailaren 31ra arteko epea dago. Bestalde, herriko taldeak lanean jarraitzeko asmoa du. Ateak zabalik dituzte kide berrientzat. "Parte hartzeko gogoa baduzu, gonbidatuta zaude! Proposamenik baduzu edo informazio gehiago nahi izan ezkero idatzi usurbilgureeskudago@gmail.com helbidera", adierazi dute.

Aipatu inkestako bost galderak honako hauek dira:
1-Nola baloratzen dituzu Usurbilgo Gure Esku Dagok egindako ekintzak? Eta Euskal Herri mailakoak?
2-Lortu al dugu Usurbilen erabakitze eskubidearen aldeko mugimendua aktibatzea? Eta Euskal Herri mailan?
3-Zer egin dezakegu erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendua mantendu eta indartzeko?
4-Zer pausu praktiko eman ditzakegu Usurbilen erabakitze eskubidea gauzatzeko bidean? Eta Euskal Herri mailan?
5-Zerbait gehitu nahi duzu? Bestelako proposamenik baduzu?