Hiri eta industria hondakinen kudeaketari buruzko ikastaro berria, irailetik aurrera

Noaua Aldizkaria 2014ko uztailaren 18a

Irailaren 9tik azaroaren 21era luzatuko da, Usurbilgo Udaletik bideratu duten prestakuntza ekimen berri hau. Langabetuei zuzendua egongo da eta honako atal hauek jorratuko dira:
-Hiri hondakinak edo udalerrikoak biltzea eta tratatzea.
-Industria hondakinak biltzea eta tratatzea.
-Lanpostuan laneko arriskuak prebenitzeko neurriak hartzea.

Ikastaroa egiten dutenek, 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratu ahalko dute. Ikastaroan parte hartzeko eskatzen den titulazioa, Bigarren Hezkuntzako lehen etapari loturikoa da, eskola-graduatuaren tituluarekin edo baliokidearekin. Prestakuntza saio hauetan izen emateko epea zabalik egongo da abuztuaren 22ra arte, Lanbideko bulegoetan edo lanbide.net atarian. Kodea: 16.014. Informazio gehiago, Usurbilgo Udalean, Josune Mujika teknikariaren eskutik. Edo 943 371 951 telefono zenbakira deituta.

Bi hilabeteko ikastaroa
Hauek dira irailean hasi eta azarora arte luzatuko den ikastaroaren ezaugarri nagusiak:
Ikastaroa: hiri eta industria hondakinen kudeaketa.
Iraupena: irailaren 9tik azaroaren 21era.
Ordu kopurua: 270.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30-14:00.
Lekua: Atallu Industrialdeko Prestakuntza Zentroa, Zanpiura 3 (Usurbil).