Azken balorazioarekin, udako eskolen amaiera 17:00etan Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 18a, 09:30

Usurbilgo gazte talde batek antolaturiko udako eskolak, ostiral arratsalde honetan, amaituko dira, 17:00etatik aurrera Usurbilgo Gaztetxean. Ekimen berri honen inguruko balorazioarekin hain zuzen. Gogoan izan, udako eskolak irekiak eta doakoak dira, ez dago aurrez izena eman beharrik:

Uztailak 18, ostirala
17:00 Mahai-ingurua: “Udako Eskolen balorazioa”.

Tokia: Usurbilgo Gaztetxea.
Oharra: saioak libreak eta irekiak izango dira, nahi duen oro gerturatu liteke.
Antolatzaileak: Usurbilgo gazte talde bat.