Euskal Herriko errebote txapelketako finala jokatu zuten atzo zubietarrek Hendaian. 13-9 nagusitu ziren aurkariak. Zubieta pilota elkarteko boskotea ordea ez zen atzean geratu. Euskal Herriko txapeldunorde ditugu, Antton Arrillaga, Ander Iruretagoiena, Txomin Bordagarai, Julen Iñarra eta Unai Azpiroz. Zorionak!!!
Uztailaren 24tik 31ra Zubietan ospatuko diren Santio jaien baitan ere, errebote neurketa eta joko garbi erakustaldiaz gozatzeko aukera egongo da:
Uztailak 25, ostirala: Santio Eguna
17:30 Haurren Joko Garbi erakustaldia.
Jarraian, Gazteen Errebote partidua: ZUBIETA vs OIARTZUN.
Uztailak 31, osteguna: San Inazio Eguna
11:30 Errebote partidua.