Eskualde mailako udalek eginiko deialdia, bailarako enpresa eta profesionalei zuzendua dago. Diru-laguntzok jaso ditzakete, langabetuak kontratatzen dituztenek:
1.-3000 euroko gehienezko laguntza, 3 hilabete iraungo duen lanaldi osoko kontratuko
2.-6000 euroko gehieneko laguntza, 6 hilabete edo gehiago iraungo duen lanaldi osoko kontratuko.
Bi kasuetan ez da kontratuaren kostuen %75 baino handiagoa izango.
3.-Diru laguntzak %50eko gehikuntza izango du honako hauek kontratatzen direnean: dirusarrerak bermatzeko errentako jasotzaileak, lehen aldiz laneratzen diren 35 urtetik beherakoak edo kontratazioaren aurretiko 18 hilabeteetan gutxienez 12 hilabetez Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta eta lan eskatzaile moduan egon direnak. Azken zenbatekoa ez da %100 baino handiagoa izango. Kontratu partzialek %50eko lanaldia izan behar dute eta kasu honetan adierazten den dirulaguntzaren erdia jasoko dute. Hala ere, diruz lagunduko diren kontratu moten banaketa, diru-laguntzen deialdia arautzen duten oinarrien IV. Eranskinean jasotzen dena da.
Diru-laguntza deialdi honen inguruko zehaztasun gehiago hemen: Diru laguntza deialdia
Kontratazioak, 2015eko ekaina aurretik
Diru-laguntzok jaso nahi dituzten enpresek, Lasarte-Oriako Lanbideko bulegoetan lan eskaintza zehatza aurkeztu eta Lanbidek proposaturiko izen gaien artean egin beharko dute hautaketa. Eskabideak Andoaingo Urigain etxean aurkeztu behar dira.
Informazio gehiago:
Usurbilgo Udala, 943 371 951 (Josune Mujika teknikariarekin).
E-posta: enplegu@usurbil.net
Web orria: usurbil.net (Diru-laguntza deialdi honen oinarri eta eranskinak eskuragarri).