“Freskagarriak 2014”, udal liburutegiaren udako eskaintza

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 23a, 10:00

Iritsi da uda eta udarekin batera, “Freskagarriak 2014” eskaintza. Sutegi Udal Liburutegiak ere bat egiten du kanpaina honekin eta idatzi hauxe partekatu dute noaua.com web orriko Komunitatean: “Freskagarriak, bai, urteroko liburu eta ikusentzunezko gomendio bilduma, Buruntzaldeko beste Liburutegiekin elkarlanean udan argitaratzen dugun hori.
Hori eta askoz gehiago aurkituko duzue, uda sasoian ere, Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian. Udako ordutegia berriz, hauxe: astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 14:00etara (Irailak 7a bitarte).
Gogoratu maileguak itzultzeko buzoia ere erabilgarri duzuela. Eta gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, telefonoa ez ezik, sare sozialak ere erabil ditzakezue”.

Liburutegia non?
Irazu 14 kalean.

Eta sarean?
Bloga: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/
Twitter: @usurbib
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia

Eskuko telefonoan, App baten bidez
“Baliabide berri honen bidez, zuen gailu mugikorretan (telefono edo tabletetan) ikusi ahal izango dituzue Liburutegi ezberdinetako albisteak, ekitaldiak, blogak; Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) liburutegietan mailegatuenak diren dokumentuen zerrenda kontsultatzeko aukera izango duzue, eta nola ez, sareko katalogoa erabiltzeko (bilaketak, mailegu eskaerak, erreserbak, epe luzaketak…)”, Liburutegitik aditzera eman zigutenez, duela aste batzuk NOAUA!ren bitartez. Noski, “Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegiaren berri(ak) ere, bertan daude kontsultagai”.
Aplikazioa zure IOS gailurako (iPhone/iPad) izan nahi baduzu, deskarga ezazu App Store-tik. Android-erako ere erabilgarri dago; deskarga ezazu google play-tik.