Gaur kantaldia, "Laboaren uztaila" zikloaren baitan

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 24a, 09:55

Hainbat musikari zein bakarlarien saioak antolatu ditu Usurbilgo gaztetxeak, Mikel Laboaren omenez. Ostegunero, uztailean zehar.  Gaur Isuo Sassia kantaria arituko da, 21:00etatik aurrera. Isuo Sasiia Zarauztar kantautorea 2009 aldera hasi zen kontzertuak ematen. Zenbait maketa sekreturen ondoren 2011ko urrian argitaratu zuen lehen diska ofiziala, "Ez zegoen ezer". Bere etxean bertan grabatu zuen diska, eta bere etxe-behean aurkeztu, Poligonoko Bolatokian. Diskaren edizioa, tetra-brick zaharrekin egina, Juli-juli tabernan burutu zuen.

Uztailak 24, osteguna
21:00 Isuo Sasiia.

Uztailak 31, osteguna
21:00 Beñat Antxustegi.

Tokia: Mikel Laboa plaza.
Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea.