Umeen eguna Zubietan

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 26a, 13:59

Goizean goiz abiatu ohi dira oilasko biltzaileak. Hala dio usadioak. Eta usadioari jarraituz, goizeko 6:00etan hasi da Zubietako oilasko biltzaileen "jira". Argazkian dituzue aurten batu direnak. Eguneko protagonistak eurak izango dira. Arratsaldean, ginkana, sardin zein piper jana, eta gauez, Odolaren Mintzoa eta Skakeitan taldeen kontzertuak. Ordu txikiak arte iraungo du festak giroak. Hauek datozen egunetarako iragarriak dauden ekitaldiak.

Uztailak 26 larunbata Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera, Uxue eta Lierni trikitilarien eskutik.
14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.
16:00 Ginkana.
Ondoren Sardin eta piper jana.
22:00 Odolaren Mintzoa eta Skakeitan musika taldeek eskainitako kontzertuak.
Jarraian Laiotz taldearekin erromeria goizaldera arte.

Uztailak 27 igandea Jubilatuen Eguna
09:30 Meza.
12:00 Gaztetxoen antzerkia.
14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.
16:00 Olinpiadak: Sukaldaritza proba.
Ondoren Buruhandiak.
18:00 Patxi Ta Konpaina taldearekin dantzaldia.
22:00 Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Aitor Sarriegi,  Uxue Alberdi.
Gai Jartzailea: Asier Azpiroz.

Uztailak 28 astelehena Umeen Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Jolasen jarraipena.
Jarraian Txokolatada eta buruhandiak.
19:30 Ur jolasak.

Uztailak 30 asteazkena Guapasa Eguna
00:00 Kontzertuak: Kauta, Txapelpunk, Boston Jai. Goizaldera arte dantzatzeko aukera.

Uztailak 31 osteguna San Inazio eguna
09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
09:30 Meza.
11:30 Errebote partidua.
14:00 Zikiro jana.
18:00 Gorritiren Show-a.
22:15 Olinpiaden amaiera.
00:00 Jaien amaiera traka eta suziriekin.
Amaitzeko Musika txosnan.

Oharrak:

- Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
- Musika egunero egongo da txosnetan, gau eta egun.
- Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.