Uztailaren 12an eta 13an, Pirinioetan izan ziren Andatza mendi taldeko lagunak. Joateko aukera izan ez genuenok, ibilbidean zehar eginiko argazkiekin gozatzeko aukera dugu orain. "Estaubéko bailaratik Gavarniera egindako ibilbidearen eta Taillón 3.144 m mendiaren igoerako argazkien albumak ikusgai dituzu, www.andatza.com web orrialdean", Andatza Mendizaleen Kirol Klubetik aditzera eman digutenez. Hauxe argazki bilduma ikusteko ESTEKA zuzena.