Gaurko Umeen Eguna eta gero, atseden txiki bat hartuko dute bihar Zubietan. Baina laster nagusituko da berriz ere jai giroa. Asteazkenean, Gaupasa Egunean, goizaldera arte dantza egiteko aukera izango da eta ostegunean San Inazio Egunarekin amaituko dira Zubietako festak. Eta Biharamunean, San Estebango festak hasiko dira. Beraz, festazaleek zorioneko egunak dituzte begibistan.
Uztailak 30 asteazkena Guapasa Eguna
00:00 Kontzertuak: Kauta, Txapelpunk, Boston Jai. Goizaldera arte dantzatzeko aukera.
Uztailak 31 osteguna San Inazio eguna
09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
09:30 Meza.
11:30 Errebote partidua.
14:00 Zikiro jana.
18:00 Gorritiren Show-a.
22:15 Olinpiaden amaiera.
00:00 Jaien amaiera traka eta suziriekin.
Amaitzeko Musika txosnan.