Hamar Zubeldia

Noaua Aldizkaria 2014ko uzt. 28a, 20:00

Hamar, bai, Hamar Zubeldia. Baten batek pentsatuko du erratu egin garela goiburuan. I bat falta zaiola izenari. Ba ez. Nahita ipini dugu horrela: Hamar Zubeldia. Aurtengoarekin, bosgarrenez lortu duelako Tourreko hamar onenen artean sartzea.  Balentria, gutxiren esku dagoena.

Atzerakoei baino, aurrerakoei begira zela aitortu zuen Tourreko azken erlojupekoaren atarian. Zuzen zebilen Haimar Zubeldia (Trek) usurbildarra. Bi aurkari atzean utzi eta erlojuaren aurka bikain aritu eta gero, zortzigarren amaitu duelako Frantziako Tourra. Ten Dam eta Mollema, Belkinekoak biak, ez ziren sendo ibili, eta postuak galdu zituzten. San Estebango txirrindulariak, beraz, zortzigarren bukatuko du. Aurtengoarekin, bosgarrenez lortu du Tourreko hamar onenen artean sartzea.