Gipuzkoako Foru Aldundiak inoizko parte-hartze prozesu zabalena egin du Gipuzkoako bost eskualdetan autobus zerbitzuak berritzeko eta parte hartze prozesu horretan ekarpen eta iritzi asko jaso zituen: 3.300 ekarpen lehenengo fasean eta ia 2.000 bigarrenean. Horietako asko kontuan hartuta, izan ere %75 inguru kontuan hartu dira, lehiaketara atera ditu autobus zerbitzu berriak ezartzeko emakidak. Gaur bertan onartu ditu Diputatu Kontseiluak bost eremutako garraio zerbitzuen proiektuak eta lizitazio fasea martxan jarri da. Behin esleitu ondoren, zerbitzu berriak 2015 urte hasieran izango dira martxan.
Hobekuntzak, 2015eko martxoan
2015ean, beraz, herritarren nahietara eta beharretara egokitutako zerbitzua izango da Gipuzkoako bost eskualde horietan, eta horrek onura oso nabarmenak izango ditu mugikortasun iraunkorraren ikuspegitik eta herritarren ongizatearekin lotuta.
Beraz, ikus daitekeenez, Gipuzkoako herri arteko autobus zerbitzu osoan aldaketa nabarmena izango da, eta beraz, 2013ko zerbitzu guztien datu orokorra hartzen badugu eta 2015ean izango denarekin alderatzen badugu, Aldundiak % 33,3 gehiago inbertituko du garraio publikoan: 23,1 milioitik 30,8 milioira.
Aipatutako bost eremutan egingo diren aldaketa nabarmenenak honakoak dira, eremuka azalduta:
Debabarrena / Urola Kosta:
9 linea egongo dira, gehienak 6:00etatik 22:00ak arte egongo dira martxan lanegunetan, eta ostiraletan gaueko azken autobusak 1:00etan jarri dira hainbat kasutan.
Herri txikiekiko loturei garrantzia eman zaie eta eskaripeko izateari utzi diote horrela zen kasuan (Aizarnazabal). Mendaro eta Donostiako ospitaletara konexioak hobetu egin dira.
Zarautzera loturak hobetu egiten dira aurretiazko eskaria eginda.
Urola Erdia:
Azpeitia eta Azkoitia Zumarragako ospitalearekin hobe lotu dira, herri txikietako zerbitzuak hobetu dira (Errezil edo Beizama kasu), Azkoitia eta Zarautz arteko lotura hobetu da eta Donostiarekin konexioa ere hobetu da, horiek izan baitira herritarren eskaera nagusiak.
Debagoiena:
Garraio publikoaren eskaria baxua da eskualdean, eta zerbitzu berrien bidez bultzada berezia eman nahi izan zaio. 13 linea jarriko dira, eta horien bidez eskualde barneko loturez gain, hiriburuekiko lotura ere nabarmen hobetuko da. Horrez gain, Debabarrenarekin eta Urola-Kostarekin konexioak bermatu dira.
Arrasateko eta Zumarragako ospitaleetara konexioak oso kontuan izan dira, eta baita eskualdeko kanpusetara ere, bailaran ikasleen mugikortasuna handia baita.
Oro har, lotura zuzenak indartu dira eta konexio zuzenak bidearagarri ez diren ibilbideetan garraio aldaketen bidez osatu da eskaintza.
Azpimarratzekoa ere ibilbide ertain eta luzeko zerbitzuetan Zarautzen gelditzeko aukera egongo dela txartel-bidaia aurrez erosten den kasuetan, Urola Kostako herritarrei aukera berria eskainiz.
Goierri:
Garraio publikoa gutxien erabiltzen den eskualdea izanik, indar berezia egin nahi izan da eta garraioan iraultza handiena eskualde honetan emango da, ezbairik gabe. Bi ildotan lan egin da: herri txikien eskaintza zabaldu eta bailarako herri garrantzitsuenekiko komunikazioa hobetzea izan dira helburu nagusiak.
Helburu hori lortzeko hainbat kasutan eskaripeko zerbitzu finkoak ezarri dira.
Buruntzaldea / Tolosaldea:
Garraio publiko eskaintza zabala da gaur egun Buruntzaldean eta baita emakida honek kontuan hartu duen Tolosaldeko zerbitzuetan ere (Donostialdearekin loturak), baina eskaera zabal hori herritarren eskaeretara egokitu da, batez ere ospitaletarako eta unibertsitaterako konexioak hobetuz.
Aldi berean, egun 3 emakiden bitartez egiten dena emakida bakar batean sartzean erabilitako baliabideak optimizatu egingo dira.
Informazio iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia.