Sanesteban, jaietan

Noaua Aldizkaria 2014ko abu. 1a, 09:00

Materia Gris Banda, edo MG, 2006. urtean osatu zen Igorren (Bizkaia). Arratia bailarako musikariak biltzen dira reggae eta ska estiloko talde honetan. 2010 urtean abesti pare bat grabatu zituzten "Arratia bailarako musikea!" diskorako. Arratia aldeko beste lau talderekin batera osatu zuten konpilazioa. 2011 urtean eman zuten argitara lehen maketa bederatzi abestiz osatua.  Desmond Dekkerren "007 shanty town" edo Skatalitesen "Guns of Navarone" bertsioak eskaini izan dituzte zuzenean.

Abuztuak 1 ostirala
18:00  Txupinazoa!!
18:30  Jokoak adin guztietako jendearentzat.
Jarraian festei hasiera emateko luncha jai batzordearen eskutik.
23:00 Materia Grisekin reggae gaua.
Ondoren Laket taldearekin erromeria.

Abuztuak 2 larunbata
Umeen Eguna
11:00 Marrazki lehiaketa.
Ondoren, haurren jolasak eta buruhandiak.
15:30 Mus txapelketarako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
18:00 Umeentzako xexenak eta pottokak.
Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
21:00 Herri afaria (norberak ekarria, kafea, postrea eta kopa jai batzordearen eskutik).
Ondoren bertsolariak.
Gauean Laiotz taldearekin erromeria.


Abuztuak 3 igandea
San Esteban Eguna
11:00 Meza nagusia.
Ondoren Zahagi Banaketa (Espumosos Txapeldunen eskutik) eta Usurbilgo Dantza Taldearen emanaldia.
14:00 Jubilatuen bazkaria Kentuene jatetxean (Berriola Fagor eta Ingemarren eskutik).
18:00 Herri kirolak. Emakumezkoak eta gizonezkoak.
Ondoren hirugihar banaketa eta Elustondo anai-arreben erromeria.


Abuztuak 4 astelehena
Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria Aialde-Berri sagardotegian.


Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.

Oharra: Jai Batzordeak ez du jai egun hauetan gerta daitezkeen kalteen erantzukizunik hartzen.