Haurren egun handia San Estebanen

Noaua Aldizkaria 2014ko abuztuaren 2a

Marrazki lehiaketa batekin hasiko da gaur Umeen Eguna. Ondoren, jolasean ibili eta saltoka aritzeko aukera izango dute. Xexenak eta pottokak 18:00etan hurbilduko dira San Esteban aldera. Eta indarrak berritzeko, txokolate-jana.
Bazkalostean, arratsaldeko 16:00etan hasiko da mus txapelketa. Izen-ematea ordea lehenago egin beharko da: 15:30ean.

Abuztuak 2 larunbata
Umeen Eguna
11:00 Marrazki lehiaketa.
Ondoren, haurren jolasak eta buruhandiak.
15:30 Mus txapelketarako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
18:00 Umeentzako xexenak eta pottokak.
Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
21:00 Herri afaria (norberak ekarria, kafea, postrea eta kopa jai batzordearen eskutik).
Ondoren bertsolariak.
Gauean Laiotz taldearekin erromeria.


Abuztuak 3 igandea
San Esteban Eguna
11:00 Meza nagusia.
Ondoren Zahagi Banaketa (Espumosos Txapeldunen eskutik) eta Usurbilgo Dantza Taldearen emanaldia.
14:00 Jubilatuen bazkaria Kentuene jatetxean (Berriola Fagor eta Ingemarren eskutik).
18:00 Herri kirolak. Emakumezkoak eta gizonezkoak.
Ondoren hirugihar banaketa eta Elustondo anai-arreben erromeria.


Abuztuak 4 astelehena
Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria Aialde-Berri sagardotegian.


Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.

Oharra: Jai Batzordeak ez du jai egun hauetan gerta daitezkeen kalteen erantzukizunik hartzen.