Usadioak hala dio: meza nagusiaren ondoren, hamaiketakoa San Estebango plazan. Zahagi Banaketa ere usadioaren parte baita, Espumosos Txapeldunen eskutik gainera, dena esaten hasita. Usurbilgo Dantza Taldekoak izango dira, beste behin ere, egun handian jai giroa ipiniko dutenak.
Abuztuak 3 igandea
San Esteban Eguna
11:00 Meza nagusia.
Ondoren Zahagi Banaketa (Espumosos Txapeldunen eskutik) eta Usurbilgo Dantza Taldearen emanaldia.
14:00 Jubilatuen bazkaria Kentuene jatetxean (Berriola Fagor eta Ingemarren eskutik).
18:00 Herri kirolak. Emakumezkoak eta gizonezkoak.
Ondoren hirugihar banaketa eta Elustondo anai-arreben erromeria.
Abuztuak 4 astelehena
Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria Aialde-Berri sagardotegian.
Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.
Oharra: Jai Batzordeak ez du jai egun hauetan gerta daitezkeen kalteen erantzukizunik hartzen.